Apple-muta

Apple-muta

Upategigilearen gustua, botilan

Upategigilearen gustua, botilan

Apple-mut Zeberion egindako sagardotik abiatzen da. Zazpi hilabete igaro ondoren, belar eta landare aromatikoekin ematen zaio azken ukitua. Osagai bakoitza arreta handiz aukeratzen da, sagarraren zaporea lagundu eta nabarmendu dezan, baina inoiz estali gabe. Izan ere, Apple-mut ez da errezeta bat bakarrik, zaporea ulertzeko modu propio bat baizik.

Apple-mut originala

Apple-mut originala

Nazioartean saritua

Apple-mut Originalek zilarrezko domina jaso du Cider International Challenge lehiaketan. Nazioarteko aitortza horrek edariaren kalitatea, nortasuna eta lanketa zaindua saritzen ditu.

Sagarraren jatorria

Zeberiok Errezilgo bere sagastietan hazitako bertako sagar-barietateak erabiltzen ditu, edariari oreka eta nortasuna ematen diotenak.

Nola egiten den

Zeberioko sagardoa da abiapuntua. Belar eta landare aromatikoekin osatu ondoren, zazpi hilabete ematen ditu altzairu herdoilgaitzezko deposituetan, zaporeak uztartu eta bere puntura iritsi arte.

Formatua

70 cl · 15 % bol.

Upategigilearen gomendioa

Izotzarekin eta laranja-azal batekin hartzea gomendatzen da, oso hotz zerbitzatuta. Soda, ginger ale edo Campari bitter ukitu batekin ere konbinazio ezin hobea egiten du.

Mahairako proposamena

Aperitiborako aproposa da, batez ere kontserbekin, gazta onduekin, hestebete iberikoekin, gildekin eta fruitu lehorrekin.

Bakarrik edo koktelean

Bakarrik edo koktelean

  • Zumaia

    Bizia, dotorea eta orekatua. Negroniaren beste bertsio bat, Apple-mut-ek freskotasuna, konplexutasuna eta nortasun propioa ematen dizkiona.

  • Basko

    Freskoa, arina eta orekatua, sagarraren freskotasunarekin, Campariren mingostasunarekin eta sodaren ukituarekin.

  • Zumaia

    Bizia, dotorea eta orekatua. Negroniaren beste bertsio bat, Apple-mut-ek freskotasuna, konplexutasuna eta nortasun propioa ematen dizkiona.

  • Basko

    Freskoa, arina eta orekatua, sagarraren freskotasunarekin, Campariren mingostasunarekin eta sodaren ukituarekin.

Alkoholik gabeko Apple-muta

Alkoholik gabeko Apple-muta

Alkoholik gabe, izaerari uko egin gabe

Alkoholik gabe, izaerari uko egin gabe.

Freskoa, berezia eta nortasun propioa duena.
Aperitiboan edo arratsaldeko edozein unetan hartzeko aproposa.

Sagarraren jatorria

Zeberiok Errezilgo bere sagastietan hazitako bertako sagar-barietateak erabiltzen ditu, edariari oreka eta nortasuna ematen diotenak.

Nola egiten den

Zeberioko sagardoa du oinarri, belar eta landare aromatikoen nahasketa zaindu batekin. Apple-muten izaerari eusten dio, baina 0,5 % bol.-tik beherako alkohol-mailarekin.

Formatua

70 cl · <0,5 % bol.

Upategigilearen gomendioa

Oso hotz zerbitzatzea gomendatzen da, izotzarekin eta laranja-azal batekin. Soda edo ginger alearekin ere konbinazio ezin hobea egiten du.

Mahairako proposamena

Oso ondo doa kontserbekin, gazta onduekin, hestebete iberikoekin, gildekin eta fruitu lehorrekin.

Bakarrik edo koktelean

Bakarrik edo koktelean

  • Haizea

    Freskagarria, aromatikoa eta orekatua. Alkoholik gabeko Apple-mutaz gozatzeko beste modu bat, sagarraren eta landare aromatikoen zaporea nabarmenduz.

  • Haizea

    Freskagarria, aromatikoa eta orekatua. Alkoholik gabeko Apple-mutaz gozatzeko beste modu bat, sagarraren eta landare aromatikoen zaporea nabarmenduz.

Apple-mut Erreserba

Apple-mut Erreserba

Denborak fintzen du

Denborak fintzen du

Orekatua, krematsua eta ñabarduraz betea.
Barrikak konplexutasuna ematen dio, sagarraren izaera galdu gabe.

Sagarraren jatorria

Zeberiok Errezilgo bere sagastietan hazitako bertako sagar-barietateak erabiltzen ditu, edariari oreka eta nortasuna ematen diotenak.

Nola egiten den

Belar eta landare aromatikoekin landu ondoren, hamabi hilabetez ontzen da aurrez brandya eduki duten haritz amerikarrezko barriketan. Denbora horrek biribiltasuna, krematsutasuna eta konplexutasuna ematen dizkio.

Formatua

70 cl · 15 % bol.

Upategigilearen gomendioa

Hartu, ahal dela, bere horretan eta oso hotz. Ginebra, vodka edo amargo ukitu bat ere gehitu dakioke, zapore biziagoa nahi izanez gero.

Mahairako proposamena

Gazta onduekin, urdaiazpiko iberikoarekin, foiearekin, zezinarekin, fruitu lehor txigortuekin eta kontserbekin hartzeko aproposa da.

Bakarrik edo koktelean

Bakarrik edo koktelean

  • Txarly Bay

    Manhattan klasikoaren beste bertsio bat, sagarrak eta whiskyak protagonismoa partekatzen dutena. Dotorea, sakona eta zetatsua.

  • Errezil

    Sagarra da koktel honetako protagonista nagusia. Apple-mut Reservak oreka, barrikaren ukitua eta ñabardura aromatikoak ematen dizkio.

  • Haritza

    Errezeta dotorea, ontzeak eta barrikak emandako ñabardurak bete-betean nabarmentzen dituena.

Jakin-mina ez da hemen amaitzen.
Ezagutu Zeberioren beste edariak.

Jakin-mina ez da hemen amaitzen.
Ezagutu Zeberioren beste edariak.