Apple-muta
Apple-muta
Upategigilearen gustua, botilan
Upategigilearen gustua, botilan
Apple-mut Zeberion egindako sagardotik abiatzen da. Zazpi hilabete igaro ondoren, belar eta landare aromatikoekin ematen zaio azken ukitua. Osagai bakoitza arreta handiz aukeratzen da, sagarraren zaporea lagundu eta nabarmendu dezan, baina inoiz estali gabe. Izan ere, Apple-mut ez da errezeta bat bakarrik, zaporea ulertzeko modu propio bat baizik.



Apple-mut originala
Apple-mut originala
Nazioartean saritua
Apple-mut Originalek zilarrezko domina jaso du Cider International Challenge lehiaketan. Nazioarteko aitortza horrek edariaren kalitatea, nortasuna eta lanketa zaindua saritzen ditu.
Sagarraren jatorria
Zeberiok Errezilgo bere sagastietan hazitako bertako sagar-barietateak erabiltzen ditu, edariari oreka eta nortasuna ematen diotenak.
Nola egiten den
Zeberioko sagardoa da abiapuntua. Belar eta landare aromatikoekin osatu ondoren, zazpi hilabete ematen ditu altzairu herdoilgaitzezko deposituetan, zaporeak uztartu eta bere puntura iritsi arte.
Formatua
70 cl · 15 % bol.
Upategigilearen gomendioa
Izotzarekin eta laranja-azal batekin hartzea gomendatzen da, oso hotz zerbitzatuta. Soda, ginger ale edo Campari bitter ukitu batekin ere konbinazio ezin hobea egiten du.
Mahairako proposamena
Aperitiborako aproposa da, batez ere kontserbekin, gazta onduekin, hestebete iberikoekin, gildekin eta fruitu lehorrekin.
Bakarrik edo koktelean
Bakarrik edo koktelean


Alkoholik gabeko Apple-muta
Alkoholik gabeko Apple-muta
Alkoholik gabe, izaerari uko egin gabe
Alkoholik gabe, izaerari uko egin gabe.
Freskoa, berezia eta nortasun propioa duena.
Aperitiboan edo arratsaldeko edozein unetan hartzeko aproposa.
Sagarraren jatorria
Zeberiok Errezilgo bere sagastietan hazitako bertako sagar-barietateak erabiltzen ditu, edariari oreka eta nortasuna ematen diotenak.
Nola egiten den
Zeberioko sagardoa du oinarri, belar eta landare aromatikoen nahasketa zaindu batekin. Apple-muten izaerari eusten dio, baina 0,5 % bol.-tik beherako alkohol-mailarekin.
Formatua
70 cl · <0,5 % bol.
Upategigilearen gomendioa
Oso hotz zerbitzatzea gomendatzen da, izotzarekin eta laranja-azal batekin. Soda edo ginger alearekin ere konbinazio ezin hobea egiten du.
Mahairako proposamena
Oso ondo doa kontserbekin, gazta onduekin, hestebete iberikoekin, gildekin eta fruitu lehorrekin.
Bakarrik edo koktelean
Bakarrik edo koktelean


Apple-mut Erreserba
Apple-mut Erreserba
Denborak fintzen du
Denborak fintzen du
Orekatua, krematsua eta ñabarduraz betea.
Barrikak konplexutasuna ematen dio, sagarraren izaera galdu gabe.
Sagarraren jatorria
Zeberiok Errezilgo bere sagastietan hazitako bertako sagar-barietateak erabiltzen ditu, edariari oreka eta nortasuna ematen diotenak.
Nola egiten den
Belar eta landare aromatikoekin landu ondoren, hamabi hilabetez ontzen da aurrez brandya eduki duten haritz amerikarrezko barriketan. Denbora horrek biribiltasuna, krematsutasuna eta konplexutasuna ematen dizkio.
Formatua
70 cl · 15 % bol.
Upategigilearen gomendioa
Hartu, ahal dela, bere horretan eta oso hotz. Ginebra, vodka edo amargo ukitu bat ere gehitu dakioke, zapore biziagoa nahi izanez gero.
Mahairako proposamena
Gazta onduekin, urdaiazpiko iberikoarekin, foiearekin, zezinarekin, fruitu lehor txigortuekin eta kontserbekin hartzeko aproposa da.








